GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/08/15

GUZTIENA DA JESUS (Mateo 15,21-28)
Urteko 20. igandea A 2017-08-20

Emakume pagano batena da ekimena: Jesusengana jo du, judu-herrikoa ez den arren. Estutasunak joa den ama bat da, «deabruak oinazetua den» alaba sufritzen ikusten du. Bidera atera zaio Jesusi, oihuka: «Erruki zaitez nitaz, Jauna, Daviden Semea».

Ustekabekoa izan da Jesusen lehen erreakzioa. Ez da gelditu ere hari entzuteko. Oraino ez da iritsi paganoei Berri Ona eskaintzeko ordua. Emakumeak amore ematen ez duelako,

2017/08/15

Urteko 20. igandea A 2017-08-20
Jesus isilarazi zuen emakumea (Mateo 15,21-28)

Jesus ezin isilarazi zuen inork. Ez lege-maisu jakintsu ustekoek, ez fariseu jainkozaleek, apaizak eta politikoak ez aipatzearren. Jesus isilarazi zuen pertsona bakarra emakume bat izan zen. Paganoa, gainera.

Mesias zakarra eta emakume pagano tematia

Pasadizo honetaz Mateok eskaini digun bertsioa ulertzeko, Markosena ezagutu behar da, abiapuntu-edo duena. Markosek eszena lauago bat dakar. Jesus iritsi da Tiroko lurraldera, etxe batean sartu da eta

2017/08/14

Andre Mariaren Jasokundea 2017-08-15
HOMILIA

Anai-arrebok, Andre Mariaren zeruratzea ospatzen dugu. Bere betera iritsi da Maria. Zorion betera. Aitaren altzora. Bere Seme maitearen ondo-ondora.

Dena, bere fedearen ondorioa eta fruitua izan da. Gaurko ebanjelioak fede horixe agertzen digu.

Aingeruaren proposamenari «bai» esan dio; «bai» borobila: gerta bedi nigan zure hitza. Mariaren fedea ez da zahartzaroko fedea; ez da bere Semearen piztuera ondoko fedea; ez da Mendekoste egunean ikasleengana Espiritua etorri ondoko fedea. Mariak

2017/08/13

Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2017-08-15

SARRERA (Bened 552)

Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada / Mariren ontasuna. / Andre Maria.

Zeru-talde guztiak / kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera / ahal duten goienera. / Andre Maria.

Santuen Erregina / gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun / zerura jo dezagun. / Andre Maria.

AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean

2017/08/13

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEA (2017-08-15)

SARRERA

Senideok, Andre Mariaren Jasokundea, zeruratzea, jainkotzea ospatzen dugu. Andre Mariaren piztuera. Zer esan nahi duen? Hauxe: Mariak heriotza garaitu duela, Mariak bere betearen betea lortu duela zeruan, Jesu Kristo bere Semearen antzera. Jainkoak beragan hartu du Andre Maria. Jainkoak bete-betean onartu du Maria.
Jainkoak Mariaz betidanik zuen asmoa eta gogoa bete du: Maria, gorputz eta arima, Jesu Kristoren aintzaren partaide bihurtu du Jainkoak. Bukatu da Mariarentzat bere

2017/08/12

Urteko 19. igandea A 2017-08-13
HOMILIA

Anai-arrebok!

«Neu naiz, ez beldur izan». Jesusen hitzak dira; gaurko ebanjelioan, Jesusek ikasleei esanak. Aldi guztietako ikasleei Jesusek esanak. Jesusen garaikoei, eta gaurkoei. «Izan konfiantza» esan nahi dute, ez zeure indarrean, ez zeure otoitzean, ez edozein pertsona batengan. Izan konfiantza JESUSENGAN.

Har dezagun gogoan ebanjelioa bera. Geure bizitzan behin eta berriz geure begi aurrean jarri al izateko. Beste batzuei kontatu al izateko.

Jesusek egin berria zuen ogien ugaltzea,

2017/08/10

Urteko 19. igandea oharpenak (2017-08-13)

SARRERA

Senideok, urteko 19garren igandea ospatzen dugu gaur. Bai lehenengo irakurgaian, bai ebanjelioan, gauza bat azpimarratzen da: beti eta egunero, geure fedea aztertu beharra dugula; ea, egiaz, benetako Jainkoaren fedea ala beste zerbait dugun. Hitz batean esateko, ea, Elias profetaren kasuan bezala, Jainkoaz dugun irudiaren eskema aldatu beharra dugun.
Eliasek pentsatu zuen, Jainkoa modu handiosean, boteretsu eta indartsu agertzen zitzaiola munduari. Alabaina, Horeb edo Sinai mendian ikasi

2017/08/09

Urteko 19. ig. A ABESTIAK 2017-08-13

SARRERA

Goazen elkarturik,
piztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun-bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren hitza;
bere hitzetan gure egia,
gure indarra, gure bizia.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan
Aintza zeruan
Aintza zeruan
Jaunari!
“eta bakea eta eta bakea
lurrean gizonari” (2).

SALMOA

Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena
emaguzu.

Entzungo dut Jaunak dioen Hitza:
“Bakezkoa da Jainkoaren Hitza”.
Hurbil zaie haren beldur direnei salbamena:
Gure lurrean haren aintza biziko da.-R/.

ALELUIA

Aleluia aleluia aleluia.

Jaunagan itxaroten

2017/08/09

Urteko 19. igandea A 2017-08-13
Arraunean haize eta oztopo kontra

Ekaitza baretua eta haizea kontra

Badira ebanjelioan bi pasadizo aski antzeko, nahiz oso desberdin izan. Antzeko, eszenatokiari (ontzi bat Galileako aintziran kontrako inguruabarretan) eta protagonistei (Jesus eta ikasleak) dagokienez. Desberdin, lehen kasuan ontzia hondoratzeko zorian eta ikasleak hiltzeko arriskuan daudelako, eta bigarrenean soilik haize bortitz bati aurre egin behar diotelako, ahalegin guztiak alfer izanez.

Gure eguneroko esperientziara erakarririk, ekaitz baretuak kristau-elkarte asko

2017/08/09

KRISIALDIAREN ERDIAN (Mateo 14,22-33)
Urteko 19 ig A 2017-08-13

Ez da zail ikustea Jesusen ikasleen ontzia, olatuek astindua eta kontrako haize bortitzak erasotzen dion hori, gaur egungo Elizaren irudia dela; kontrako mota guztietako indarrek kanpotik mehatxatua eta barnean beldurraren eta fede eskasaren tentazioa jasaten ari den gaurko Elizaren irudia, alegia. Nola irakur genezake ebanjelioko kontakizun hau, Eliza hondoa jotzen ari dela ematen duen krisialdi honetan?

Ebanjelariaren arabera, «Jesus ontzira hurbildu da ur

Page 133 of 218