GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/08/06

URTEKO 19 IGANDEA B (2015-08-09)

SARRERA

Senideok, Jesus, gaurko ebanjelioan, ogi bizi bezala agertuko zaigu, zerutik jaitsi den ogi bezala. Bizia ematen duen ogia da. Horrela onartu izan du kristau-tradizio osoak, eta izen hauek eman izan dizkio: aingeruen ogia, Aitagana erromes doan jendearen ogia, seme-alaben ogia, benetako ogia. Artzain onak ematen digun ogia da; bere mahaian eserarazten gaitu, janaritzen gaitu, defendatzen, indartzen, animatzen, pozten gaitu.
Basamortuan Moisesek herriari eman zion ogi hura,

2015/08/05

Urteko 19 igandea B ABESTIAK 2015-08-09

SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423
(honen antzekoa da “Kristorekin guk fede bera” in GORA JAINKOA-2,93; Bened 723)

R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri

2015/08/04

JESUS ERAKARGARRI
Urteko 19. igandea B (2015-08-09)

Joan ebanjelariak behin eta berriz errepikatzen ditu indar handia duten esapideak eta irudiak, kristau-elkarteei buruan sartzeko, ezen Jesusengana hurbildu beharra dutela, hura bizi berriaren iturri dela aurkitu nahi badute. Bizi-arnasa da Jesus, lehenago ezagutu izan duten ezerekin konpara ez daitekeen modukoa.

«Zerutik jaitsi den ogia» da Jesus. Ez da beste inolako bizi-iturrirekin nahastekoa. Jesu Kristogan, janaritzat, indarra, argia, esperantza, bizi-hatsa… aurki genitzake, Jainkoaren beraren, bizi

2015/08/01

Urteko 18. igandea B (2015-08-02)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Behin batean bazen familia bat: hiru seme, ama alargunarekin. Seme gazteena beti kexu: jateko gutxiena beti berari ematen zion amak. Behin batean, afarirako hirurei, nori bere afaria utzi zien amak, berak kanpora joan behar zuelako. Lehenik beste bi anaiek afaldu zuten. Gazteenarentzat afari bikoitza utzi zuen amak. Hasi zen afaltzen gure mutila, eta esan zuen berekiko: niri horrelako afaria utzi badit, nolakoa ez ote die

2015/07/30

Loiolako San Ignazio (2015-07-31)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Loiolako Ignazio santuaren eguna ospatzen dugu. Antzinako kristauek, martirien heriotza-egunari JAIOTZA esaten zioten: zerurako jaio izena. Gauza bera esan genezake kristau guztien heriotza-egunaz ere. Beraz, Loiolako Ignazioren JAIOTZA ospatzen dugu.

Dakizuen bezala, Ignazioren lehen jaiotza Loiolan gertatu zen. 1491n. Garai hartako handikien familia zen Ignaziorena. Eta gaztaroa handikien giro horretan bizi zuen Ignaziok: lehenik Loiolan; gero, 16 urteko zenetik, Arevalon (Gaztelan); hurrena, Errioxan eta Iruñean; azkenik, Loiolan,

2015/07/28

URTEKO 18. IGANDEA B (2015-08-02)

SARRERA

Senideok, duela hogeita hemeretzi urteko gertakari batekin hasi nahi nuke meza. Abuztuaren 4an beteko dira hogeita hemeretzi urte, Argentinako Errioxan, Enrike Angelelli gotzaina hil zutela.
Probintziako herri pobreetara egin ohi zituen joan-etorrietako batean, hildako bat zeraman talde batekin topo egin zuen. Egur-lanean ari ziren langile batzuek, nolabait moldatutako hil-ohe batean zeramaten gazte baten gorpua.
Gotzainak gelditu eta hilkutxarik ez ote zuten galdegin zien. Jendeak, lotsaz, erantzun

2015/07/28

Urteko 18. igandea B ABESTIAK 2015-08-02

SARRERA

R/.-Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
zuri gure bizia;
hartu gure Jaun ona
gu geraden guztia.-R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2)

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA

Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.

Baina goiko hodeiei eragin zien,
eta ortzi-ateak zabaldu zizkien.
Jateko mana eman zien euri,
eta zeruko ogia haiei.

Erruki hutsa dugu

2015/07/28

Loiolako San Ignazio ABESTIAK 2015-07-31

SARRERA

Argiaren seme eta
egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok
Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu
bihotzean.

AINTZA

Aintza zeruetan
Jaungoikoari.

Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Jainko Jauna,
zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna;
Jauna,
Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko

2015/07/28

LOIOLAKO SAN IGNAZIO (2015-07-31)

SARRERA

Senideok, Loiolako Ignazio santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Iruñeko zauritik sendatu, Loiolatik atera eta munduan ibiltari ibili ondoren, Parisen egonkortu zen neurri batean. Han lagun batzuk egin zituen. Tartean Xabierko Frantzisko. Iñigo izena utzirik, Frantzisko izena hartu zuen.
Egonkortu egin zela esan dugu, neurri batean. Baina urrats gehiago egin behar izan zuen Erroman erabat egonkortu arte. Han gauzatu zuen bere bizitzako egintzarik handiena. Jesusen Lagundia sortu zuen.

2015/07/28

LOIOLAKO IGNAZIO SANTUA (2015-07-31)
Bere kixotetasunez bizi ispilu

Ignazio ameslari handia izan zen. Haren bihotzaren zeruertza itsasoen eta ozeanoen zeruertza baino harago iristen zen. Garai hartan ezagunak zituzten zoko guztietara eraman nahi zuen ebanjelioa.

Ignazio ameslaria zen, konbertitu aurretik jada. Lehenik eta behin, Loiolako bizipenak, artean gaztetxo, urruneko lurraldeak besarkatzeko irudimena eragin zion. Bazituen, bere arbasoen artean, lurraldeak konkistatzera jo zutenak.

Bigarren, Arevalon (Gaztelan), bizitzera hamasei urteko hara joan zelarik, erregearekin jarduten zuen

Page 132 of 158