GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/09/28

Urteko 26. igandea A ABESTIAK 2017-10-01

SARRERA

Zu zara Jainko /salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri / zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Gorets beza lur / osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri / dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Ez egon, Jauna, nigandik urrun;
zeurea

2017/09/25

Urteko 26. igandea A (2017-10-01)
Gay eta lesbianek aurrea hartu dizuete

Hiltzerainoko borroka tenpluan

Liturgiak, ebanjelio-kontakizun asko alde batera utzirik, Jerusalemgo tenpluaren atarira ekarri gaitu bat-batean, guk astelehen santu deitzen dugun egunera. Bezperan, garaipentsu sartu da Jesus Jerusalemen, tenplua garbitu du, animaliak eta moneta-trukatzaileak kanporatuz, eta eraikin sakratuan herren eta itsuak sendatu ditu, tenpluan sartzea debekatua zuen jendea, alegia. Aise imajinatzen ahal da apaizen eta lege-maisuen (moralisten, kanonisten eta teologoen ordezkarien)

2017/09/25

GURE AURRETIK (Mateo 21,28-32)
Urteko 26. igandea A (2017-10-01)

Behin batean, hitz latz hauek bota zizkien Jesusek bere herriko gidari erlijiosoei: «Ziur esan nahi dizuet, zerga-biltzaileek eta emakume prostituituek aurrea dizuetela Jainkoaren erreinurako bidean». Duela urte batzuk egiaztatu nuen Jesusen hitz hauek ez direla ahoberokeria bat.

Lurralde desberdinetako emakume prostituituren talde batek, Ahizpa Oblata batzuk lagun zituztela, gogoeta egin zuten Jesusez; “Jesus. Hurbiltze historikoa” izeneko nire liburua zuten laguntzaile. Oraino hunkiturik nauka,

2017/09/23

URTEKO 25. IGANDEA A 2017-09-24

SARRERA

Anai-arrebok, gaurko ebanjelioa mahastiko langileez mintzo zaigu. Ordu desberdinetan joan dira lanera; halere, soldata bera jaso dute denek.
Zer esan nahi du horrek? Elizako bizitzaz emandako irakaspenetakoa da parabola hau ere. Esanahi sakon-sakona du: Jainkoa ez da merkataria, ez tratularia; Jainkoa maitasun hutsa da; ez dago gizakiak zer egingo zain; doan eskaintzen digu bere maitasuna, bere onginahia, bere salbazioa.
Ebanjelioa askotan modu probokatzailean mintzatu ohi

2017/09/23

Urteko 25. igandea A 2017-09-25
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioa ulertzeko argibide hau dakarkigu gaurko lehen irakurgaiak: «Zuen asmoak ez dira nire asmo; zuen bideak ez dira nire bide». Hori bera zehazten du Jesusek gaurko ebanjelioko parabolarekin: ordu bat bakarrik lan egin dutenei, egunsentitik ilunabarrera lan egin dutenei bezala ordaindu die: denario bana. Eskandalagarria orduko eta gaurko gizon-emakumeontzat. Baina horrelakoa da Jainkoa: ez da merkatari bat, ez da salerosketa dabilen pertsona bat, ez

2017/09/20

Urteko 25. ig A ABESTIAK 2017-09-25

SARRERA

Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. –R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu

2017/09/18

Urteko 25. igandea A (2017-09-24)
Lurjabe aluaren parabola

Gaztelaniazkoaren OHARRA: Gaztelania aberasten duten irain-termino askotatik, «cabrón» terminoa da Bibliatik (Ezekiel) hartua den bakarra. Ondorioz, ez bedi eskandalizatu inor nik hemen erabiltzeaz; halere, ez da beharrezko gehitzea: «Jainkoaren Hitza». ”.

Ikasleen formazio-aldian, Mateoren ebanjelioak dakarrenez, ematen du, Jesus gustura sentitzen dela bere ideiekin ikasleak nahasirik ikustean: ezkontzaz, haurren garrantziaz, aberastasunez mintzo delarik. Baina nahasmenduaren gailur-puntua, ordea, parabola honekin jo du, egindako lanari emandako

2017/09/18

EZ DESITXURATU JAINKOAREN ONTASUNA (Mateo 20,1-16)
Urteko 25. igandea A (2017-09-24)

Bere ibilbide profetikoan barna, behin eta berriz azpimarratu du Jesusek nola komunikatu behar dugun berak Jainkoaz duen esperientzia: «atzeman ezineko ontasun-misterio» bezala, alegia; gure kalkulu guztiak hausten dituena bezala. Haren mezua hain iraultzailea da, non, hogei menderen ondoren ere, kristau batzuk ez baitira gai hura seriotzat hartzeko.

Jainko On horretaz izan duen esperientzia hori gizon-emakume guztiei kutsatzeko, mahasti-jabe baten jokabide harrigarri

2017/09/16

Urteko 24. igandea A 2017-09-17
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehen irakurgaiak eta ebanjelioak barkatzera eragiten digute.

Lehen irakurgaia, Kristo aurrekoa da, Itun Zaharrekoa. Halere, barkazioaren beharra ikustera iritsia da. Hona esaldi mamitsu hau: «Barkatu zuk lagun hurkoak egindako iraina, eta barkatuko dizkizu Jainkoak zeureak, eskatzen diozunean». Eta galdera hau dakar: «Nola gorde dezakezu gorrotorik, eta Jaunari osasuna eskatzera jo?»

Ebanjelioan, Jesusek urrats bat gehiago egin du. Batetik, Pedroren galderari erantzunez, Jesusen ikasleak beti barkatu behar du;

2017/09/13

Urteko 24. igandea A ABESTIAK 2017-09-17

SARRERA (Bened 432. or.)

Gurutze santua
kristau egin gaituzu,
Kristoren itzalpean
babestu gaitzazu.

R/.- Kristauak garela
aitortu dezagun
Elizan, lanean,
igande ta astegun.

Maitasuna dugu
kristauok ezaugarri,
eta aldareko Jauna
maitasun-lokarri.-R/.

AINTZA

(Apaizak) Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko

Page 130 of 218