GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/11/02

Urteko 31. ig A ABESTIAK 2017-11-05

SARRERA (Bened 464. or.)

Goazen guztiok,
goazen Jainkoarengana (bis).
Jainkoak esana
betor guregana.
Guztion eskaintza
hemen bihurtu bedi
Kristoren opari (bis).
Ogi bera denok janez
bat izan gaitezen bihotzez (bis).

AINTZA

R/.-“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2)

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.- R/.

Goratzen zaitugu zu,
zu gure lagun,
Andre Mariaren Seme,
Jesus berpiztua.-R/.

Laudatzen zaitugu zu,
zu gure arnas,
esker

2017/10/31

Santu guztiak 2017-11-05
HOMILIA

Anai-arrebok!

Santu guztien eguna ospatzen dugu gaur. Tartean geure familiartekoak ospatu nahi ditugu: aitona-amonak, gurasoak, senideak, adiskideak, lagunak…

Baina, halere, jai honi modu berezian eman beharko genioke kutsu unibertsala. Eliza katolikoan salto handia egin dugu, alde honetatik, Vatikano II.a kontzilioan. Hor dugu, adibidez, Lumen Gentium izeneko konstituzioa, Elizari buruzkoa; hona zer dioen 13. zenbakian: «Gizaki guztiak dira Jainkoaren herri berria osatzera deituak». Eta 5. kapituluari titulu hau ezarri dio

2017/10/30

Santu Guztiak (azaroaren 1a)
Zoriontasunak (Mateo 5,1-12)
Pagolaren «Camino abierto por Jesús» liburutik, 56. or.

ZORIONTASUNAK HURBILETIK ENTZUN

Jesus mendira igo eta zoriontasunak aldarrikatzeko eseri denean, jendetza dago ingurune hartan, baina «ikasleak bakarrik hurbildu zaizkio» beraren mezua hobeto entzuteko. Zer entzuten dugu gaur egun Jesusen ikasleok, harengana hurbiltzen bagara?

Zorionekoak «gogoz pobre direnak», ezer gutxirekin bizitzen dakitenak, konfiantza beti Jainkoagan jarririk. Zorionekoa pobrearen arima duen Eliza, problema gutxiago izango baitu, adiago egongo baita

2017/10/30

Bi adibide txar eta bat on (Mateo 23,1-12)
Urteko 31. igandea A (2017-11-05)

Hiru irakurgaietako protagonistak (gaur bigarrena ere kontuan izango dut), elkartearen zerbitzura egon beharko luketen pertsonak dira. Batzuek oker jokatzen dute Jainkoarekin eta lagun hurkoarekin; Paulok, berriz, buru-belarri eskaini die bere burua bere kristauei.

Apaizen etsenplu txarra (1. irakurgaia: Malakias 1,14b−2,2b.8-10)

Lehen irakurgaiak Judara garamatza, K.a. IV. mendean. Garai hartan, pertsiar inperioaren mende daude juduak. Ez dute erregerik, soilik gobernari bat

2017/10/30

DIOTENA EZDUTE EGITEN (Mateo 23,1-12)
Urteko 31. igandea A (2017-11-05)

Haserre profetikoz mintzo da Jesus. Beraren hitzaldia, jendeari eta bere ikasleei zuzendua, Israelgo buruzagi erlijiosoei egindako kritika zorrotza da. Mateok laurogeigarren urte inguruan jaso du hori, kristau Elizaren gidariak antzeko jokabidean eror ez daitezen.

Ekar ote genitzake gaur gogora Jesusen akusazio horiek bakez, konbertsio-jarreraz, polemika antzuetarako gogorik gabe? Jesusen hitzak gonbita dira, gotzainek, apaizek eta eliz erantzukizunen bat dugun guztiok geure jarduerari

2017/10/29

SANTU GUZTIAK (2017-11-01)

SARRERA

Senideok: jai handia ospatzen dugu gaur, poz-pozik ospatu ere: Santu Guztien Eguna. Milaka urtetan barna, gizon-emakume askok eta askok bizi izan ditu fedea, esperantza eta maitasuna. Haietako batzuk ezagunak ditugu beren santutasunari dagokionez, eta eredutzat ditugu; eta otoitz-gai ere egiten ditugu. Haietako beste asko ezezagunak ditugu santutasunari dagokionez; halere, beste guztiekin batean ospatzen ditugu gaur, Aitaren altzoan direla uste dugulako.
Horiek guztiek esperantzaz bizitzera eragiten digute; gainera, kontsolamendurako

2017/10/29

Santu Guztiak Festaburua ABESTIAK (2017-11-01)

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA (Gora Jainkoa-7, 14. or.)

R/.-Aintza zeruetan / Jainkoari, / bakea lurrean / gizonari.

1.-Hain handi eta

2017/10/28

Urteko 30. igandea A (2017-10-29)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko 2garren irakurgaian, gaurko egungo Grezian zegoen eta dagoen Tesalonikako kristauei mintzo zaie Paulo: pertsona esklabo bihurtzen duen mentalitate batetik, askatzaile den mentalitate batera igaro direla esaten die; idoloak gurtzetik, egiazko Jainkoa gurtzera igaro direla.

Hain zuzen, pagano zirenean, nori bere burua aurkitzea eragozten zion pentsaeraren eta erlijio desberdinen esklabo zirela esan nahi zien. Aterabidetzat, Paulok ez die proposatzen erlijio berri bat, baizik eta bizitzeko estilo

2017/10/27

Urteko 30. igandea A 2017-10-29

SARRERA

Anai-arrebok, urteko hogeita hamargarren igandea ospatzen dugu gaur. Nola lehenengo irakurgaia, hala ebanjelioa, maitasunaz mintzo dira biak. Lehenengoa, lagun hurkoa maitatzeaz; eta ebanjelioa, Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzeaz. Baina ez hori bakarrik: baita nork bere burua maitatzeaz ere.
Mateok eta Markosek Jesusek lurrean bizi izan duen azken astean kokatzen dute gaurko pasadizo hau. Israelgo botere guztiekin Jesusek izan duen polemika handiaren testuinguruan. Jesusek airoso ihes

2017/10/27

Urteko 30. igandea A ABESTIAK 2017-10-29

SARRERA

Elkar maita
dezagula,
zuk maitatu bezala.

Agindu berri bat ematen dizuet:
elkar maita dezazuela,
nik maite izan zaituztedan
bezala, dio Jaunak.

Elkar maita
dezagula,
zuk maitatu bezala.

AINTZA

“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3)
ABESTU JAUNARI.

Ekar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.

SALMOA

Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.

Maite zaitut, Jauna, nire indar,
Jauna, nire harkaitz, gaztelu eta salbatzaile.
Zugana biltzen

Page 127 of 218