GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/12/22

Eguberri eguna B ABESTIAK 2017-12-25

SARRERA

Hator, hator, / Jesus, etxera,
mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko
Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta / santu denekin
poz betean / bil gaitezen.

Guztiz alai / denok,
gogotik hartuko haugu,
gurean bizi hadila
gurean bizi hadila
Aupa, pozik, pum!
Gure bizi poza / izan hi hadin.-R/

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari
Norbait larri eta estu
zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe
maitasun besarkada,
hurkoari

2017/12/21

Abendualdiko 4. ig B ABESTIAK

SARRERA

Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe-esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta-atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!

SALMOA

Salbatzailea,
zatoz lehenbailehen
zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.

On eta zuzen

2017/12/19

GANBELA BATEAN (Lukas 2,1-14)
Jesusen Jaiotza (2017-12-25)

Lukasen kontaeraren arabera, Aingeruak artzainei ekarritako mezuak eskaintzen digu giltza gaurko misterio hau fedetik irakurri ahal izateko; alegia, Betleemetik kanpo inguruabar arraroetan jaio den haurraren misterioa irakurtzeko.

Gaua da. Argi ezezagun batek egiten du dirdira, Betleem estaltzen duen ilunean. Argia ez da jaitsi haurra dagoen lekura, baizik eta haren mezua entzuten ari diren artzainak bildu ditu. Haurra ezkutuan dago ilunpean, leku ezezagun batean. Ahalegin

2017/12/18

Hiru mezulari, hiru promes eta misterio bat (Lukas 1,26-38)
Abendualdiko 4. igandea B

Lehen mezularia (Natan) eta lehen promesa (Davidi)

Abentura askoren ondoren, Ipar eta Hegoaldeko errege bilakatu da David, Israelgo eta Judako errege. Hiri bat konkistatu du: Jehus (Jerusalem), hiriburutzat hartuko duena. Eta jauregi bat eraiki du beretzat. Hor hasi dira arazoak. Hango aretoetan jarri da eroso bizitzen, baina lotsa sentitu du, ikusirik, Jainkoaren etxola, Jaunaren presentziaren sinbolo den hura, eguzkipean

2017/12/18

POZIK ETA KONFIANTZAZ (Lukas 1,26-38)
Abendualdiko 4. ig B (2017-12-24)

Vatikano II.ak «Elizaren prototipo eta eredutzat» eman du Andre Maria, Jesu Kristoren Ama. Eta emakume apaltzat deskribatu du, Jainkoa konfiantzaz eta pozik entzuten duena bezala.

«Poztu zaitez». Horra Mariak Jainkoagandik entzun duen lehenengo gauza; gaur ere entzun beharko genukeena. Pozaren falta dugu geure artean. Sarritan kutsatzen gaitu Eliza zaharkitu eta ahituaren tristurak. Jesus ez da jada Berri On? Ez dugu sentitzen

2017/12/16

Abendualdiko 3. ig B 2017-12-17
HOMILIA

Anai-arrebok!

Batek Joan Bataiatzailea agertu zen bezala agertu nahi luke. Batez ere, Jesus agertu zen bezala. Egiazale. Lekuko edo testigu leial eta bizi bezala. Mundu osoaren maitale fin.

Joan Bataiatzaileaz, errezeloak dituzte garaiko agintariek: beren agintea koloka ikusi dute Joanen predikuarekin.

Bestalde, Joanek jarraitzailea asko izan ditu. Eta Jesus etorri denean, jarraitzaile horietako askok ere bere errezeloak ditu: zer du handiagorik Jesusek Joanek baino?, galdetzen dute. Azaletik hartuta,

2017/12/15

ABENDUALDIKO 3. IGANDEA B 2017-12-17

SARRERA

Anai-arrebok, Abendualdiko hirugarren igandera iritsi gara. Gaurko irakurgaien giroa poza eta alaitasuna da. Garai batean, GAUDETE deitzen genion igande honi; hain zuzen, Sarrerako kantua hitz horrekin hasten zen eta hasten da, latinez: «Poztu zaitezte Jaunagan beti! Berriro diotsuet, poztu zaitezte… Hurbil da Jauna» (Flp 4,4-5).
Hona, beraz, poz horren arrazoia: «Hurbil da Jauna». Geure artean dugu Jauna. Noiznahi datorkigu bisitan.
Hona zer dioten hiru

2017/12/13

Abendualdiko 3. igandea B ABESTIAK 2017-12-17

SARRERA

R/.-Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alabori,
arren, bidali.-R/.

SALMOA

Bedeinkatua Jauna,
gure Jainkoa.

Ondasunez bete ditu gose zeudenak,
eta esku hutsik bidali asko zutenak.
Bere gain hartu du Israel, bere herria,
errukia gogoratu zaiola.

Bedeinkatua Jauna,
gure Jainkoa.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jaunaren espiritua niregan dago,
behartsuei berri ona ematera bidali nau.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut,

2017/12/11

Eguberrietarako prestaera hiru ekintzatan
Abendualdiko 3. igandea B (2017-12-17)

Liturgiak abendualdiko hirugarren igandea Eguberritik hurbil ikusten du, eta alaitasunerako deia dagigu. Lehen irakurgaiko protagonistak diosku: «Pozez gainez dagit Jaunarekin eta alai nago Jainkoarekin». Paulo santuak eskatzen die tesalonikarrei: «bizi beti pozik». Joan Bataiatzailea gizon seriosagoa da alaitasunaz hitz egiteko, baina mundua blaituko duen argiaren lekuko egin da; hori ere pozteko arrazoia dugu. Datu komun honetaz gain, irakurgaiak ulertzeko erarik hobena, guztia

2017/12/11

JAINKOARI IREKIRIK BIZI (Joan 1,6-8.19-28)
Abendualdiko 3. ig B (2017-12-17)

Jende askorentzat esperientzia problematiko bihurtu da fedea. Ez dakite, juxtu, zer gertatu zaien azken urte hauetan. Baina gauza bat dago argi: jada ez dute sinetsiko haurtzaroan sinetsi zuten hartan. Hartaz guztiaz, sineskizun batzuk bakarrik gelditu dira, inguru-ertz aski lausokoak. Nork bere barne mundua eraiki du, askotan ezin saihestu dituzte duda-muda eta galdekizun larriak.

Pertsona hauetako gehienek bakarrik eta kasik sekretuan egiten dute

Page 123 of 218