GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/09/20

2018/09/20

2018/09/20

2018/09/20

URTEKO 25. IGANDEA B (2018-09-23)

SARRERA

Senideok, urteko 25garren igandea ospatzen dugu. Gaurko ebanjelioaren arabera: gizon-emakume handiena, gainerakoen zerbitzari egiten dena da.
Alabaina, bi zerbitzari-mota bereizi behar dira. Batetik, ezinbestean direnak zerbitzari; boteretsuen mendeko zerbitzari direnak; zerbitzari mota hori ez da inbidiagarria, gizatasun hondatzailea izan ohi da. Bestetik, borondatez besteren zerbitzari bizi direnak daude; premian direnen zerbitzari.
Milioika gizon-emakume dira munduan, azken mota honetakoak. Guraso, irakasle, misiolari; edozein izan daiteke azken mota

2018/09/19

Urteko 25. igandea B ABESTIAK 2018-09-23
SARRERA Argiaren lehen xirrinta (Gora Jainkoa-2 53) (Bened 465)

R/. Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.-R/.

Lurpetik da Kristo jaikia,
altxaturik hilarria.
Hura lagun, gaiten abia
moldatzean lur berria.-R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan” (2).

Goresten

2018/09/18

2018/09/17

Ikasle trakets, beldurti eta handinahi (Markos 9,30-37)
Urteko 25. igandea B 2018-09-23

Pedroren aitorpenak («Zu Mesias zara»), joan den igandean irakurri genuenak, Markosen ebanjelioaren lehen zatiaren bukaera markatzen du. Bigarren zatia, Jesusek hiru aldiz iragarritako bere heriotzaren eta piztueraren inguruan egituratu du Markosek; hiru iragarpen horiei hiru kontaerek jarraitzen diete, ikasleen ezin ulertua agerian ipini dutenek. Joan den igandean lehen iragarpena eta Pedroren erreakzioa irakurri genituen: Pedrok ezin jasan du Jesusek

2018/09/17

ZERGATIK GARA AHAZTEN JESUSEZ? (Markos 9.30-37)
Urteko 23. igandea B 2018-09-23

Jerusalemerako bidean, ikasleei irakaspena ematen jarraitu du Jesusek, espero dion zoriaz. Beste behin esan die gizon-emakumeen esku utziko dutela eta hauek hilko, baina Jainkoak piztuko. Markosek dio «ezin ziotela ulertu baina beldurra ematen ziela galdetzeak». Ez da gauza zaila, hitz hauetan garai guztietako kristauen pobretasuna sumatzea. Ezin ulertu dugu Jesus, eta beldurra ematen digu haren mezuan sakontzeak.

Kafarnaumera iristean, Jesusek galdetu

2018/09/15

Urteko 24. Igandea B 2018-09-16
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioan, zein da gairik nagusiena? Hauxe: Zein da edo zer da Jesus? Eta pertsona desberdinen erantzunak dakarzkigu ebanjelioak: jendearenak, ikasleena eta Jesusena berarena.

Horrek guztiak, gure, nire, erantzuna zein den galdetzera narama. Zein da Jesus niretzat? Zer da Jesus niretzat? Jakina, inporta duena ez da txikitan edo gerora besteengandik ikasi dugun erantzuna. Inporta duena, neure bihotzak adierazten didan erantzuna da,

Gatozen ebanjeliora. Jesusek galdetu die

2018/09/14

URTEKO 24. IGANDEA B (2018-09-16)

SARRERA

Senideok, urteko 24garren igandea ospatzen dugu gaur. Pertsona guztien bizitzan agertu ohi dira galdera funtsezkoak, erabakitzaileak. Horietako bat, behin batean Jesusek ikasleei egin ziena da; eta, haien bitartez, mundu osoari egin diona, eta, jakina, guri ere bai. Hau da Jesusen galdera: «Zein eta zer naizela ni uste duzue?» Galdera honek badu bere arriskua: txikitan kristau-ikasbidean buruz ikasitako erantzuna ematekoa. Jesusek, ordea, bihotzari darion erantzuna eskatzen digu.

Page 100 of 218