Afrikar baten aldarrikapena
[Badu testu honek Bideo bat gaztelaniazko testuduna; eskatuz gero, bidal niezaioke e-postaz. DIONISIO]

Mundu guztia dar-dar jarriko litzateke, beren bizia Mediterraneoan uzten dutenak zuriak eta europarrak balira, baina afrikarrak dira. Eta Afrikan axola zaigun gauza bakarra edota Afrikan Europari axola zaion gauza bakarra bertako baliabideak dira.

Europak Afrika ustiatzeari uzten ez dion bitartean, ez harritu migratzaileek etortzen jarraitzeaz.

Gainera, migrazioa beti existitu da gizadiaren historian.

Ez gara irteten geure lurraldeetatik heriotza gustagarri dugula; hori ere argi utzi nahi dut. Ez gara irteten geure lurraldeetatik hiltzea gustuko dugulako.

Jakinik ere zer dugun zain hego-mugan, jendea irten egiten da. Zer dela eta? Zergatik ez dugu egiten galdera hau?

Migrazioaz hitz egiten dugunean, ondorioak bakarrik izaten ditugu gogoan; ez dugu jotzen kausak zein diren ikustera. Eta migrazioaren benetako kausak, ez dira, jendeak uste duen bezala, gosea, miseria, lurra…: ez da hori migrazioaren kausa.

Migrazioaren kausa Afrikak dituen baliabideak dira. Zer dela-eta irteten gara? Lur hori, miseria horiek, pobretasun hori… ditugun baliabideen ondorio direlako, Mendebaldeak eragindako ondorio.

Eta segur naiz, ezen, esango dudanarekin, Europak ez lukeela izango zertan jarri kontrolik bere mugan, Europak ez lukeela izango zertan jarri alanbre-sarea Ceutan eta Melillan. Ez ginateke etorriko eta.

Esaten nuen, herriei garatzen utzi behar zaiela, Europaren interbentzionismo basati eta paternalismorik gabe.

Diote, Afrikari ahotsa eman behar zaiola. Ez. Afrikak badu bere ahotsa. Bakean uztea da kontua.

Segurtatzen dizut ezen badela jenderik Ceutara eta Melillara eramango duen auto baten azpian sartzeko 6.000 euro, 4.000, 3 000 euro ordaintzen duenik

Eta 6.000 eurorekin, edozein europarrek, edozein mendebaldarrek ordain dezake bere bizitzako bidaia bat munduko edozein lekutara, berekin duen pasaportea duelarik.

Eta horixe da bizi garen mundua; nori bere pasaporteak baldintzatzen dio bere etorkizuna.

Errespeta ditzagun giza eskubideak gauza guztien gainetik.

Eta bukatzeko, Albert Einsteinen esaldi hau aipatu nahi nuke: «Mundua ez dute hondamendira eramango gaitza egiten dutenek, baizik eta ezer egin gabe hari begira gelditzen direnek».