MAGNIFICATen MARIA

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
fededun baten jarrerarik ederrena
abestea eta eskertzea dela
guganaino grazia eginik
iritsi den Jauna, dohain miresgarria.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
Hitzari bihotza ireki eta Bai esatea
Jaunari bidera irtetea dela,
egunero jarraitzen baitu hark deika
arratseko orduan eta egunsentikoan.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
apalen eta behartsuen Jainkoak
bere Semea konprometitu duela
mespretxuaren negarra eta zapalketa
bere haragian sentitzen duten guztien alde.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
Jaunaren besoak
harrera egiten diola jende xumeari
eta ukatu egiten dizkiola boteretsuari
mendetasunaz eta aberastasunaz
esplotazioa egiteko arrazoiak.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
Erreinu Berriko jende zoriontsuak
zerbitzuan duela aurkitzen
behartsuaren eta senidearen
handitasuna goraipatzeko bidea.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
promesaren Jainkoa
zugan errealitate bete-beteko egin dela
eta ordudanik gure historia bera bizi duela
zuri eta guri eskua emanda.
(Anonimoa)