Abendualdiko 3. igandea C ABESTIAK 2018-12-16

SARRERA

R/ Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera
dator Jainkoa.

2.-Argiaren Jainko,
bidal zure Semea.
Berak argitu dezala beti
gure barne-ilunpea,
gure bidea.- R/.

SALMOA

Jaunak herria dauka berekin,
bedeinkatzen du bakearekin.

Kanta Jaunari,
egin baititu gauza harrigarriak;
ikus eta eskertu ahal ditzagun,
ireki ditzala gure begiak.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jaunaren espiritua niregan dago,
behartsuei berri ona ematera bidali nau.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu Zuk
nire sinesmena.

SANTU

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna
hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan!.

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua Zu!
Zeru-lurren Egile, bedeinkatua Zu!
Guztien Salbatzaile, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!

Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua Zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua Zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!

Espiritu Santua, bedeinkatua Zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua Zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!

AZKENA

Ama maite Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.-R/.-